Igandea, zaindariaren eguna

Txintxarri Aldizkaria 2024ko irailaren 8a

Ama Guadalupekoaren eguna da gaur, hilak 8, igandea. Era berean, Extremadurako Etxea aurrera eramaten ari den jaietako azken eguna izango da. 

Hilak 8, igandea

  • 10:30ean, marrazki lehiaketa 2KN kafetegian.
  • 11:30ean, haurrentzako jolasak eta tailerrak.
  • 13:00etan, LOZET elkarteko buruhandien kalejira.
  • 13:00etan, Semblante Andaluz elkarteko taldeen emanaldiak: Duende, Gitanillas del Alba eta Zambra.
  • 14:30ean, herri bazkaria. Extremaduran ohikoa den eltzekaria dastatzeko aukera dute herritarrek, 15 euroren truke.
  • 17:00etan, tute txapelketa.
  • 17:30ean, emakumeentzako bola txapelketa.
  • 19:00etan, sari banaketa.
  • 20:00etan, jaien amaiera eta bandera jaistea.