Lehen ekitaldia atzo arratsaldean egin bazuten ere, ostiralean hasi dituzte Virgen de Guadalupe Extremadura Etxeko kideek zaindaria omentzeko jaiak. Luntxaren ondoren, Angel Barrerak bertaratutakoak agurtu ditu, eta estrainekoz, danborrada egin dute bandera igo aurretik. Suziria jaurti ondoren, berriz, jantzi tradizionalen desfilea aurrera eraman dute, eta jarrain, eta bai parte hartzaileak bai bertaratutakoak Jaizkibel plazarantz abiatu dira Dinbi Bandako kideen atzetik. Jarduera zerrendaren hasiera besterik ez da izan, igandera arte beste hamaika aukera izango baitira.
ira 07 Gizartea