Denboraldia aurre joan ahala bere nagusitasuna ikusita helburua moldatzen joan da Lugañene. Liga erdian matematikoki irabazia zutela ikusirik, bandera guztiak eskuratzeko lan egin zuen Donostia Arraun Lagunekek. Baita lortu ere, hamabost banderak Lugañene baserrian bildu ditu taldeak. Ezin izan dituzte jardunaldi guztiak irabazi, ordea. Zarautzen, Ligako azken saioan Tolosaldeak garaitu zuen aurtengo txapelduna, baina lehia horretako lehen jardunaldian donostiarrek eskuratutako errenta baliagarria izan zen bandera irabazteko.
Guztira, Donostia Arraun Lagunek 127 puntu batu ditu Ligan eta Tolosaldea izan da azpitxapelduna, 96 punturekin. Oriok osatu du podiuma, 94 puntu eskuratuta.
Hondarribia, bosgarren
Intza Fernandez herritarra kide duen Hondarribia Bertako Igogailuak-ek, berriz, bosgarren postuan amaitu du Liga (69 p.). Ohorezko txandan lehiatzeko borrokatu da liga osoan zehar Ama Guadalupekoa eta hainbatetan lortu du, Zarauzko banderan kasu. Hibaika, Cabo eta Tiran izan ditu atzetik, beraz, ez du jaitsiera jokatu beharrik izango.