Gaur hasiko dira Guadalupeko festak, gozogintza tailerrarekin

Txintxarri Aldizkaria 2024ko irailaren 5a

Extremadurako Etxeak lurralde horren zaindaria den Guadalupeko Ama Birjinaren omenezko festak ospatuko ditu gaurtik igandera bitartean. Lehenengo ekimena gozogintza tailerra izango da: gaur arratsaldean egingo dute, 17:00etatik aurrera, Adarra kaleko 4. zenbakiko egoitzan.

Hauxe da astebururako prestatu duten egitaraua:

Hilak 6, ostirala

  • 18:30ean, bazkide eta lagunentzako luntxa.
  • 19:30ean, bandera igotzea, txupinazoa eta danborrada.
  • 19:45ean, Extremadurako jantzien desfilea.
  • 20:00etan, Dinbi Banda batukada taldearen emanaldia.
  • 20:30ean, pintxo-potea.
  • 22:30ean, MNV DJaren emanaldia: "Udarako kantak". 

Hilak 7, larunbata

  • 11:00etan, extremadurar meza Ama Brigitarren komentuan. Tolosatik etorritako Flor de la Jara taldeak girotuko du elizkizuna.
  • 12:00etan, Oaintxe in deu! txarangaren kalejira, komentutik hasi eta Sasoetaraino.
  • 14:30ean, paella herrikoia. Helduentzako txartelek 10 euro balio dute, eta, haurrenek, 5.
  • 16:00etan, futbolin txapelketa kooperatiboa, Jalgune elkartearekin elkarlanean.
  • 16:30ean, mus txapelketa.
  • 17:00etan, herri kirolak.
  • 17:30ean, buruhandiak.
  • 18:00etan, Donostiatik etorritako Virgen de Guadalupe taldearen emanaldia.
  • 19:30ean, karaokea.
  • 21:00etan, bazkide eta gonbidatuen afaria.
  • 23:00etan, zezensuzkoa, LOZET elkartearen eskutik.
  • 23:30ean, MNV DJaren emanaldia: "80-90etara bidaia".

Hilak 8, igandea

  • 10:30ean, marrazki lehiaketa 2KN kafetegian.
  • 11:30ean, haurrentzako jolasak eta tailerrak.
  • 13:00etan, LOZET elkarteko buruhandien kalejira.
  • 13:00etan, Semblante Andaluz elkarteko taldeen emanaldiak: Duende, Gitanillas del Alba eta Zambra.
  • 14:30ean, herri bazkaria. Extremaduran ohikoa den eltzekaria dastatzeko aukera dute herritarrek, 15 euroren truke.
  • 17:00etan, tute txapelketa.
  • 17:30ean, emakumeentzako bola txapelketa.
  • 19:00etan, sari banaketa.
  • 20:00etan, jaien amaiera eta bandera jaistea.