Extremadurako Etxeko kideek Ama Guadalupekoaren jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ira. 2a, 19:48

Extremadurako zaindaria da Guadalupeko Ama Birjina eta bere omenez jaiak aurrera eramango ditu Lasarte-Oriako Extremadura Etxeak ostegunetik igandera. Urtero bezala adin tarte guztietako herritarrentzako jarduerak prestatu dituzte antolatzaileek, Lasarte-Oriako Udalarekin elkarlanean.

Udarako oporrak amaitu dira askorentzat eta bueltatu dira eguneroko errutina gogorrera. Iraila hasteak, edonola ere, ez du esan nahi dibertitzeko eta ongi pasatzeko aukerarik ez dagoenik. Horren adibide dira Guadalupeko Ama Birjinaren omenezko jaiak, Lasarte-Oriako Extremadurako Etxeak ostegunetik igandera aurrera eramango dituenak. Urtero bezala programa oparoa prestatu dute antolatzaileek eta herritar denak gonbidatu dituzte antolatutako ekimenetan parte hartzera. Ospakizun eremu nagusiak eragile horrek Adarra kaleko 4. zenbakian duen egoitza eta Sasoeta auzoa izango dira.

Hilak 5, osteguna

  • 17:00etan, gozogintza tailerra, Extremadurako Etxean (Adarra kalea, 4).

Hilak 6, ostirala

  • 18:30ean, bazkide eta lagunentzako luntxa.
  • 19:30ean, bandera igotzea, txupinazoa eta danborrada.
  • 19:45ean, Extremadurako jantzien desfilea.
  • 20:00etan, Dinbi Banda batukada taldearen emanaldia.
  • 20:30ean, pintxo-potea.
  • 22:30ean, MNV DJaren emanaldia: "Udarako kantak". 

Hilak 7, larunbata

  • 11:00etan, extremadurar meza Ama Brigitarren komentuan. Tolosatik etorritako Flor de la Jara taldeak girotuko du elizkizuna.
  • 12:00etan, Oaintxe in deu! txarangaren kalejira, komentutik hasi eta Sasoetaraino.
  • 14:30ean, paella herrikoia. Helduentzako txartelek 10 euro balio dute, eta, haurrenek, 5.
  • 16:00etan, futbolin txapelketa kooperatiboa, Jalgune elkartearekin elkarlanean.
  • 16:30ean, mus txapelketa.
  • 17:00etan, herri kirolak.
  • 17:30ean, buruhandiak.
  • 18:00etan, Donostiatik etorritako Virgen de Guadalupe taldearen emanaldia.
  • 19:30ean, karaokea.
  • 21:00etan, bazkide eta gonbidatuen afaria.
  • 23:00etan, zezensuzkoa, LOZET elkartearen eskutik.
  • 23:30ean, MNV DJaren emanaldia: "80-90etara bidaia".

Hilak 8, igandea

  • 10:30ean, marrazki lehiaketa 2KN kafetegian.
  • 11:30ean, haurrentzako jolasak eta tailerrak.
  • 13:00etan, LOZET elkarteko buruhandien kalejira.
  • 13:00etan, Semblante Andaluz elkarteko taldeen emanaldiak: Duende, Gitanillas del Alba eta Zambra.
  • 14:30ean, herri bazkaria. Extremaduran ohikoa den eltzekaria dastatzeko aukera dute herritarrek, 15 euroren truke.
  • 17:00etan, tute txapelketa.
  • 17:30ean, emakumeentzako bola txapelketa.
  • 19:00etan, sari banaketa.
  • 20:00etan, jaien amaiera eta bandera jaistea.