Kalera ateratzen ari dira hilabete honetako kultura jarduerak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko uztailaren 9a

Antzerkia, dantza eta zinema dira hilabete honetako kultura agendaren osagai nagusiak. Udaleko Kultura zinegotzi Ainara Elicecheak nabarmendu du jarduera gehienak ez direla aretoetan izango, kalean baizik.

Uztaileko agenda

  • Hilak 3, Udal Liburutegian, 11:00etan: Liburu bat, mundu bat saioa, irakurzaletasuna sustatzeko. 6 eta 12 urte arteko haurrentzat.
  • Hilak 4, Okendo plazan, 22:00etan: Okendo Zimena Taldearen udako zikloaren lehen emanaldia: Pride. Sarrera, doan.
  • Hilak 5, Askatasunaren parkean, 19:00etan: Panta Rhei konpainiaren Izarren hartza emanaldia. Sarrera, doan.
  • Hilak 11, Okendo plazan, 19:00etan: Alurr Dantza Taldearen Laia ikuskizuna. Sarrera, doan. Eguraldi txarra eginez gero Oriarte Landaberri institutuan egingo dute emanaldia.
  • Hilak 12, Okendo plazan, 19:00etan: Ganso&Cia konpainiaren Welkome&Sorry antzezlana. Sarrera, doan. Eguraldi txarra eginez gero Oriarte Landaberri institutuan egingo dute emanaldia.
  • Hilak 18, Okendo plazan, 22:00etan: Okendo Zimena Taldearen udako zikloaren bigarren emanaldia: Indiana Jones y el dial del destino. Sarrera, doan. Eguraldi txarra eginez gero Oriarte Landaberri institutuan egingo dute emanaldia. 
  • Hilak 19, Okendo plazan, 19:00etan: Barsanti Teatroa konpainiaren Lanean jarraitu 75 urterarte!!! antzezlana. Sarrera, doan. Eguraldi txarra eginez gero Oriarte Landaberri institutuan egingo dute emanaldia.
  • Hilak 21, Okendo plazan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara: Santa Ana eguna girotze aldera 39. Artisautza Azoka aurrera eramango dute.
  • Hilak 26, Okendo plazan, 20:30ean: Santa Ana eguneko parodia egingo dute Ttakun Kultur Elkarteak eta udalak, elkarlanean.
Erlazionatuak