Buruntzaldeko sei udalek 2009an jarri zuten martxan egitasmoa, gidabaimenaren atal teorikoaren azterketa euskaraz prestatzea sustatzeko. Orduz geroztik, eskualdeko autoeskolekin lankidetzan aurrera eramaten den ekimenaren bidez, gidabaimena ateratzeko asmoa duten pertsonei, gazteei bereziki, atal hori euskaraz egiteko aukera dutela jakinarazten diete. Pizgarri moduan, 400 euroko sariak zozkatzen dituzte udalerri bakoitzean dauden autoeskola kopurua kontuan izanda.
Lasarte-Oriaren kasuan, Mugica eta Vallina Cap autoeskolek eskaintzen dute gidabaimena euskaraz prestatzeko aukera. Horien (eta eskualdeko gainerakoena ere bai) lana balioan jarri dute Buruntzaleako sei udaletako Euskara saileko zinegotziek; nabarmendu dute, prestatzaileentzat "erronka handia" izan dela formazioa euskaraz eskaintzea eta "ahalegin handia" egin dutela hala izan dadin.