Aiora Zulaikak ematen dio bizia Pirritxi eta 25 urte daramatza zeregin horrekin. Hori dela-eta, Tolosako Udalak aitortza berezia egin dio berari eta baita lagun dituen gainerako pailazoei ere: " Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo taldeak hiru hamarkada baino gehiago daramatza Euskal Herriko txokoetara bizipoza eramaten, balio eraikitzaile eta gai sozialak azaleratuz. Euskarari eta euskal kulturari egin dioten ekarpena nabarmena da, gainera, haur eta gaztetxoekin". Iaz jaso zuten beste omenaldi bat gure herriko Sorgin Jaietan.
Bestalde, Aspanovas elkarteko kideek Ausartak saria eman zieten pailazoei, "urteotan guztiotan haur minbizidun eta beraien senideekiko erakutsitako gertutasun, alaitasun eta berotasunagatik".
Aipatu bi aitortza horiek are indar gehiago emango die, "Euskal Irria" zabaltzen segitzeko.