Gipuzkoako Federazioak Lander Martin saritu du bere ibilbidearengatik

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ekainaren 18a

Lander Martin saria eskutan eta bere lagunekin. Arg.: Lander Martin.

Hilaren 7an, Gipuzkoako Futbol Federazioak Gipuzkoako Futbolaren Galaren antolatu zuen Oñatiko Santa Ana Antzokian. 2023/2024 denboraldian Gipuzkoako futbolean izandako ibilbide, lan edo jardueragatik garrantzia izan duten pertsona, klub eta erakundeak saritu zituen eta horietako bat izan zen Lander Martin Llaguno herritarra. Areto Futbolean egin duen urteetako ibilbidearengatik jaso zuen erretiratu berri den jokalariak oroigarria. 

Erlazionatuak