Mus txapelketa egingo dute Arrieskalleta elkartean, hilaren 21ean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ekainaren 13a

Arrieskalleta elkarteko kideek jakinarazi dute mus txapelketa aurrera eramango dutela datorren ostiralean, hilak 21, 22:00etatik aurrera. Afaria ordubete lehenago egingo dute. Izena eman nahi duten bikoteek 50 euro ordaindu beharko dituzte eta gehienez 24 inskribatu ahalko dira. Horretarako azken eguna 18a izango da, asteartea.

Enbido eta hordagoka ariko dira herritarrak Arrieskalletan, datorren asteko ostiralean. Mus txapelketa 22:00etan hasiko da baina afaltzera joan nahi dutenek izango dute horretarako aukera, ordubete lehenago. Hauxe izango da menua: sarrerakoak, saiheskia eta postrea. Otordua egin bitarteko edaria barne sartzen da baina kartetan jokatu bitartekoa ez. 

Plan horretara animatzen diren norbanakoek 25 euro ordaindu behar dituzte; bikoteek, 50 bien artean. Txapelketako lehen hiru sailkatuek sariak jasoko dituzte: irabazleek, txapelak, txuleta, Magnum ardo botila eta ardo estutxea; finalistek, garaikurra, saiheskia, gazta eta ardo estutxea; eta hirugarrenek, oilaskoa eta sagardoa.

Erlazionatuak