Maria Garcia Lodero ipuin kontalaria izan da Arrieskalleta elkartean eta ipuin nahiz jolas txokoa egin du bertaratu diren familietako guraso eta haurrekin. Antolatzaileek nabarmendu dute "oso giro goxoa" sortu dela saioan zehar eta "pozik eta gustura" etxeratu direla parte hartzaileak. Txokolate jana egin dute saioa amaitzeko.