EUROPAKO HAUTESKUNDEAK

5.000 herritar pasatxok eman dute botoa 18:00ak arte, duela bost urte baino %13 gutxiagok

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 9a, 19:35

Europako Parlamenturako hauteskundeak egiten ari dira gaur eta 18:00ak arte 5.474 lasarteoriatarrek eman dute botoa, duela bost urteko bozetan baino ia %13 gutxiagok (7.139). Abstentzioa nabarmen hazi da, beraz.

Hauteskunde eguna normaltasunez igarotzen ari da hauteslekuetan. Gutxinaka-gutxinaka joaten ari dira herritarrak botoa ematera eta oraingoz behintzat ez da inolako arazorik egon. Udalekoek eta autonomikoek baino jende gutxiago mobilizatu ohi dituzte Europako hauteskundeek eta oso agerikoa izaten ari da hori parte hartze datuetan. 18:00ak arte 3.946 lasarteoriatarrek eman dute botoa, duela bost urte baino %13 gutxiagok (7.139 izan ziren orduan). 14.804 herritar zeuden deituta hautetsontzietara.

Parte hartze aurrerapenak Lasarte-Orian

  2024 2019
13:00etako aurrerapena 3.946 (%26,65) 5.141 (%36,1)
18:00etako aurrerapena 5.474 (%37) 7.139 (%50,1)
Erlazionatuak