EUROPAKO HAUTESKUNDEAK

Ia hamar puntu jaitsi da parte hartzea 13:00ak arte

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 9a, 15:50

Europako Parlamenturako hauteskundeak egiten ari dira gaur eta 13:00ak arte 3.946 lasarteoriatarrek eman dute botoa, duela bost urteko bozetan baino ia %10 gutxiagok (5.141).

Hauteskunde eguna normaltasunez igarotzen ari da hauteslekuetan. Gutxinaka-gutxinaka joaten ari dira herritarrak botoa ematera eta oraingoz behintzat ez da inolako arazorik egon. Udalekoek eta autonomikoek baino jende gutxiago mobilizatu ohi dituzte Europako hauteskundeek eta oso agerikoa izaten ari da hori parte hartze datuetan. 13:00ak arte 3.946 lasarteoriatarrek eman dute botoa, duela bost urte baino ia %10 gutxiagok (5.141 izan ziren orduan).