Aterpeako kide Arantza Aldaik saridunei azaldu die hilaren 19a baino lehen erabili beharko dituztela erosketa txartelak eta Udaberriko Festan parte hartu duten establezimenduetan ezingo dituztela 100 euro baino gehiago gastatu. Txartel bakoitzak 10 euro balio ditu eta, esate baterako, 26 euroko produktu bat erosten badu bezeroren batek, bi bonu eman beharko dizkio saltzaileari eta bere poltsikotik 6 euro jarri. Hauek izan dira irabazleak: Gema Marañon, Arantza Alkorta, Juanan Varela, Manolo Piguave, Garazi Alberdi, Pedro Benitez, Marila Sanchez eta David Franco.
Aterpeako dendariek nahiz udal ordezkariek (Agustin Valdivia alkatea eta Sozioekonomia zinegotzi Nuria Fernandez) eman dizkiete sariak herritarrei, El Punto tabernan. Bertako jabe Liza Rendon-ek ere parte hartu du ekitaldian. Udaberriko Festaren antolatzaileek azpimarratu dute "arrakastatsua" izan dela egitasmoa eta maiatzeko azken asteburuan "sekulako bizia" eman ziola herriari. "Bezeroak etorri zaizkigu eskerrak ematera", azaldu du merkatarien elkarteko lehendakari Mabel Pedreirak.