Lasarte-Oria Osasun Publikoaren Alde (LOOPA) plataformak mahai bat jarriko du bihar Zabaleta auzoko festa gunean, kalitatezko sistema publiko baten aldeko atxikimenduak biltzen jarraitu eta zenbait sindikaturekin adostutako manifestu bat banatzeko. 12:00etatik 13:00etara izango dira han.