Datorren astelehenean hasiko da Kukuka eskolaren 22. Antzerki eta Dantza Astea

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 29a, 10:03

Hilaren 3an egingo dute desfilea, 19:00etan, kultur etxetik abiatuta.

Hastear den ekaina hilabete berezia izan ohi da Kukukarentzat, ikasturte osoan zehar landutakoa erakusteko garaia delako. Datorren astelehenean (hilak 3) hasiko da 22. Antzerki eta Dantza Astea eta 8ra arte makina bat emanaldi egingo dituzte antzerkia, Euskal Dantza edota Euskal Dantza Sorkuntza ikasten ari diren herritarrek. Ohi bezala, desfile koloretsu batekin ekingo diote ospakizunari.

Egitaraua

Astelehena 3

  • 19:00etan, kultur etxetik abiatuta, desfile batekin ekingo dio Kukuka eskolak 22. Antzerki eta Dantza Asteari. Ikasle eta irakasleek kolorez beteko dituzte Lasarte-Oriako kaleak.

Asteartea 4

  • 10:00etan eta 19:00etan, kultur etxeko auditorioan: antzerki emanaldiak egingo dituzte Kukukako ikasleek, 22. Antzerki eta Dantza Astearen barruan: Mundu magikoa (Landaberri, LH1); Dortoka txikia (Sasoeta, LH1); Zu, zu, zu, Otso Jauna (Sasoeta, LH2-3); eta Basoaren zaindariak ipuinaren moldaketa (Landaberri, LH2).

Asteazkena 5

  • 10:00etan eta 19:00etan, kultur etxeko auditorioan: antzerki emanaldiak egingo dituzte Kukukako ikasleek, 22. Antzerki eta Dantza Astearen barruan: Tristeak kontsolatzeko makina (Landaberri, LH3); Munduan bira barkuan (Landaberri, LH3); Clownariketak (Landaberri, LH4); Zubietako Museoa (Zubieta, LH1-4); eta Zubietako Super Eskola (Zubieta, LH4-6).

Osteguna 6

  • 10:00etan eta 19:00etan, kultur etxeko auditorioan: antzerki emanaldiak egingo dituzte Kukukako ikasleek, 22. Antzerki eta Dantza Astearen barruan: Beautiful (Sasoeta, LH4-6); Pijama festa ezohiko bat (Landaberri, LH5); eta Landaberriko Talent Show-a (Landaberri, LH6). 

Ostirala 7

  • Antzezlana, 10:00, 12:45 eta 19:00etan; dantza, 10:00 eta 12:45ean, kultur etxeko auditorioan: 

    antzerki emanaldiak eta Euskal Dantza Sorkuntza erakustaldiak egingo dituzte Kukukako ikasleek, 22. Antzerki eta Dantza Astearen barruan: batetik, Gure garaia (DBH 1-2) antzezlana; bestetik, LH4-6, DBH 1-3, DBH2 eta DBH3-4 mailetako taldeen dantza emanaldiak.

Larunbata 8

  • 19:00etan, kultur etxeko auditorioan: 

    Euskal Dantza nahiz Euskal Dantza Sorkuntza erakustaldiak egingo dituzte Kukukako ikasleek (bost eta sei talde ariko dira, hurrenez hurren), 22. Antzerki eta Dantza Astearen barruan.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Kukuka antzerki eta dantza eskola (@kukuka_antzerkia_eta_dantza)

Erlazionatuak