Ekainaren 9an aurrera eramango dituzte Europa Parlamenturako hauteskundeak, igandearekin. Gaur goizean, ezohiko udalbatzar bidez, egin du Lasarte-Oriako Udalak hauteskunde mahaietan egon beharko diren herritarrak aukeratzeko zozketa, eta berriki eman du emaitza horien berri. Herritarrek esteka horretan sartu, eta NAN zenbakia eman beharko dute; soilik horrela jakin ahal izango dute mahaian egotea egokitu zaien ala ez.