2024/05/17 19:00 - 20:30

Bertsolaritza

Lierni Rekondo herritarra, Gipuzkoa Bertsotan fasean

Lierni Rekondo herritarra, Gipuzkoa Bertsotan fasean
Santa Ana antzokia (Oñati), Lasarte-Oria

Udazkenean jokatuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Ziurra da data baina ez nortzuk parte hartuko duten, izan ere, hilaren 25ean hasi eta ekainaren 2an amaituko den sailkapen fase bat aurrera eramaten ari dira hori erabakitzeko: Gipuzkoa Bertsotan. Gauzak horrela, 74 bertsolari ariko dira koplaka hogei saiotan, bi itzulitara. Bigarren errondara 48 pertsona sailkatuko dira eta horietatik 34k poltsikoratuko dute udazkeneko hitzordu handirako txartela. Partaideetako bat izango da Lierni Rekondo lasarteoriatarra.

Herritarra B multzoan dago eta Oñatiko Santa Ana antzokiko saioan parte hartuko du hilaren 17an, ostiralarekin, 19:00etatik aurrera. Beste bost bertsolarirekin batera ariko da: Aimar Sorazu, Andoni Rekondo, June Aiestaran, Maddi Aiestaran eta Maide Garmendia.