Tokikom tokiko hedabideen bateragunea eta Euskadi Irratiaren elkarlanari esker, tokian tokiko komunikabideek euren herri edota eskualdeetako gaiak eramaten dituzte Miramongo estudioetara. TXINTXARRI-ren txanda izan zen asteartean eta gaurkotasunezko gaiak errepasatzeaz gain, Alboka abesbatza gonbidatu zuen saiora, azken egunetan Italiako Susegana herriko San Salvatore abesbatzarekin egindako elkartrukea abiapuntutzat hartuta. Koruaren zuzendari Montse Latorre elkarrizketatu zuten 'Baipasa' magazineko kideek.
2024 api 26 Kultura