Europako txapelketari agur esateko, erreleboko brontzea

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 30a, 10:15

Nahia Zudaire (eskuineko lehena), erreleboko kideen. Arg.: Incluswim.

Buruntzaldea IKTko Nahia Zudairek igeriketa egokitutako Europako txapelketa modu paregabean amaitu zuen, apirilaren 28an; hirugarren postua eskuratu du estilo libreko 34 puntuko 4x100 m. errelebo mistoan

Zubietako igerilariak Iñigo Llopis, Ariel Enrique Schrenck eta Sarai Gascón Espainiako selekzio kideekin estilo libreko 34 puntuko 4x100 m. errelebo mistoa lehiatu eta brontzezko domina jantzi zuten (04.11,87); Italia eta Frantzia izan ziren bi lehenak, hurrenez hurren. Nahiak laugarren laugarren postan egin zuen igeri eta bere marka 01.09,84 izan zen. Domina uzta polita ekarri du Zudairek etxera; zilarrezko domina bat eta brontzezko bi.