Egitaraua
Maiatzak 3, ostirala
- 11:00etan, meza, Azkorteko baselizan.
- 12:30ean, bertsolarien eta trikitilarien emanaldia. Anjel Larrañaga eta Aritz Igarzabal ariko dira koplaka; eskusoinuekin, berriz, Ansorregi eta Larrañaga.
Doako autobus zerbitzua izango dute Azkortera igo nahi dutenek 09:30etik 14:00etara, Urnietako Pintore kalean (azken aldiz 12:00etan igoko da ibilgailua).
Maiatzak 5, igandea
- 10:00etan, tabernaren irekiera. Haragi egosia, odolkia, txorizoa eta edari freskoa izango dute aukeran Azkortera igotzen direnek.
- 11:00etan, meza, Azkorteko ermitan. Alboka abesbatzak abestuko du elizkizunean zehar.
- 12:00etatik aurrera, herri kirolen erakustaldia eta trikitilariek girotutako erromeria.