Irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmo bat da Bizipoza Elkartea eta urteak daramatza helburu honen alde lanean: "izaera bereziko gaiak" lantzen dituzten haur eta familien ongizatea bilatzen duten elkarteei (38 dira gaur egun) laguntza afektiboa eta materiala ematea. Urte osoan inurrien pare lan egiten dute baina den-dena ez denez beharra, gorriz markatuta dute guztiak elkartu eta bizitza batera ospatzeko eguna: hilaren 27a, larunbata. Hauxe da Hernaniko zenbait gunetan aurrera eramango duten egitaraua (bezperan, motorrak berotzeko, Badator Bizipoza Jaia! ekimena egingo dute):
Hilak 26, ostirala, Gudarien plazan
- 15:15ean, Hernaniko ikastetxeen eskutik, Badator Bizipoza Jaia!
Hilak 27, larunbata
ATSEGINDEGI
- 10:30etik 14:30era, Bizipozako kide diren elkarteen gunea.
- 10:30etik 14:30era, Bizipoza jolasa.
- 10:30etik 14:30era, euskal tonbola, Dobera euskara elkartearen eskutik.
- 11:00etan, Goazen!-eko lagunen ikuskizuna.
- 11:30ean, Hernaniko erraldoi eta buruhandien konpartsa herrian barrena.
- 11:45ean, Ttarla Dantza Taldearen emanaldia.
- 12:30ean, Hernaniko Musika Eskolako trikitilariak herrian barrena.
- 12:45ean, Bizipozako kide diren elkarteei aitortza eta eskertza ekitaldia.
- 13:30etik 15:30era, paella jana Pausoka elkartearen eskutik.
- 16:00etan, irri, kantu eta dantza Zapotxin, Porrotx eta Marimotots pailazoen eskutik.
- 17:30ean, askaria.
- 18:00ean, Itzal taldearekin erromeria.
URBIETA KALEA
- 10:30etik 14:30era, haurrentzako tailerrak. Kanika Aisialdi Taldea, Aratz ikastola eta Gaztelekuaren eskutik.
- 12:00etan, Hernaniko Boleibol Taldearen Hartubol erakustaldia.
BITERIKO PLAZA
- 10:30etik 14:0era, Bizipozako kide diren elkarteen tailerrak.
- 12:15etik 14:30era, Hernani Burujaberen altxorraren bila.