Bizipoza jaiaren antolatzaileek herritarrak gonbidatu dituzte parte hartzera

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 16a, 12:55

Nabaritzen da Lasarte-Oriako Bizipoza taldea osatzen duten eragileak eta herriko ikastetxeak gogotsu ari direla jaialdia antolatzen, hartze bakarra egin behar izan dutelako kazetariek deialdi bateratua grabatzeko. "Datorren apirilaren 26an, Bizipoza jaia Lasarte-Orian! Zatozte!", adierazi dute, ozen, Bizipozaren koordinatzaile Leire Elizegi Belokik, Maratoialdiko zortzikoteko kide Coro Dominguez Rodriguez eta Joxe Mari Agirretxe Kerexetak, herriko ikastetxeetako ordezkari Lorena Goenaga Olaizola eta Oiartza Pampliega Aguilarrek, Ostadar Inklusioko kide Ainhoa Arruti Loyartek, Naizen elkarteko lagun Marijo Martinez Ruizek, Aspanogi elkarteko guraso Laura Hueso Alvizek eta Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oriako kide Tomas Arruti Aldalurrek.