Gaur egungo sistemaren egoeraz arduratuta, Lasarte-Oria Osasun Publikoaren Alde taldeak manifestazio bat aurrera eramango du gaur arratsaldeko seietatik aurrera. Anbulategian jarri dute hitzordua; bertatik abiatu eta erdigunea zeharkatuko dute. Herritarrak deitu dituzte ekintza horretan parte hartzera.