Osasun zerbitzu publiko eta kalitatezkoaren aldeko sinadura bilketa egin dute

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 9a, 14:01

Osasun publikoaren aldeko herri plataformak sinadurak bildu ditu eguerdian. Okendo plazako iskin batean jarri dute mahaia eta peto horidun lagunek informazio orriak banatu dizkiete ingurutik pasatu zaizkienei. Askok xedea zein zen ikusita, babestu egin dute aldarrikapena. Ordubetez egon dira, 12:30etik 13:30era, eta pozik zeuden lehen aldia izateko jasotzen ari ziren erantzunarekin Era berean, hilaren 16ean, EAEko hiru hiriburuetan aurrera eramango diren manifestazioetan parte hartzeko deia ere zabaldu dute. Donostiakoa 17:00etan abiatuko da.