Gaztetxearen beharraz hausnartuko dute hurrengo borobilean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 11a, 10:19

Borobilean Elkarteak iragarri du hilaren 23an aurrera eramango duela hilabete honetako saioa, 'Lasarte-Oriak gaztetxea behar du?' izenburupean. Horrelako egitasmoak edo antzekoak martxan jarri dituzten lau eragiletako kideak gonbidatuko dituzte Oriarte Landaberri institutura. Mahai ingurua irekia da eta 19:00etan hasiko da.

Egitasmo hauetako kideak gonbidatuko dituzte: Birunda Donostiako Alde Zaharreko gune autogestionatua, Usurbilgo Elkargunea eta Añorgako nahiz Orioko gaztetxeak.