Alderdi sozialistako kideek, ohi bezala, karpa gorria jarri dute sarreran eta 11:00ak aldera bertaratu dira larrosak eta informazio orriak banatu dituzten ordezkariak, esate baterako, Gipuzkoako zerrendaburu Denis Itxaso. Agustin Valdivia alkatea eta Gipuzkoako batzarkide Jesus Zaballos izan ditu alboan, besteak beste.
EH Bilduko zenbait kide ere igo dira Andatzara, koalizio subiranistaren Lasarte-Oriako taldeko bozeramaile Esti Garmendia buru. EAJkoak ere bertaratzekoak ziren baina ekintza bertan behera uztea erabaki dute, Jose Antonio Ardanza lehendakari ohia berriki hil delako.