Urnietatik iritsiko da 23. Korrika gure herrira, 21:56ean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 18a, 10:30

'Argia', Antza eta Iametzako lagunek hartuko dute Lasarte-Oriako lehen lekukoa.

Lekuko aldaketa bakoitzeko ordu zehatzen berri eman du Muntteri AEK euskaltegiak. Ia ordubetez Lasarte-Oriako kaleak zeharkatu ostean, Zubieta aldera joango da lekukoa 22:52an, Hipodromo etorbideko zubitik.

Lekuko aldaketak eta orduak

Eragilea Ordua Tokia Kilometroa
Argia, Antza eta Iametza / Betikoak 21:56 Kostegi nekazal etxea  1.348
Ttakun Kultur Elkartea 22:00 Urnieta bidea, 17 1.349
LAB / Sorgin Jaiak 22:03 Urnieta bidea, 3 1.350
Elkarte gastronomikoak 22:07 Goikale, 19 1.351
Ostadar SKT / Imanol Uriberen familia 22:10 Ola kalea, 2 1.352
Xumela korua / Kukuka 22:14 Kale Nagusia, 56 (Andoainerako noranzkoa) 1.353
Biyak Bat / Ormazabal loradenda 22:17 Kale Nagusia 79, herri erdigunerantz 1.354
Lasarte-Oriako Udala 22:20 Kale Nagusia 34, herri erdigunerantz 1.355
Guraso elkarteak 22:24 Donostia etorbidea, 6 1.356
Herriko kirol elkarteak 22:27 Goiegi jatetxe parean, Pinutegirantz 1.357
Erketz EDT / Texas Lasartearra 22:31 Pinutegi kalea, 10 1.358
Zabaleta Auzolan 22:34 Hernani bidea, 10 1.359
Aterpea merkatarien elkartea 22:38 Osina kalea, 3 1.360
Herriko ikastetxeak 22:41 Buenos Aires aldapa, 4 1.361
EH Bildu / Muntteri AEK 22:45 Buruntza kalea (Andatza plaza parean) 1.362
Katxiporreta 22:48 Pintore eta Iñigo de Loiola kaleak batzen dituen iskina 1.363

Katxiporretako lagunak Hipodromo etorbideraino joango dira eta bertan zubietarrei emango diete lekukoa.

Erlazionatuak