Ttakun Kultur Elkartea: "Zatoz gurekin korrika egitera!"

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 18a, 16:29

Irati Izquierdo eta Sebastian Kerejeta, lekukoarekin, 22. Korrikan.

Herriko euskara elkarteak 23. Korrika herrira sartu eta berehala hartuko du lekukoa, Urnieta bidean. Antza, Iametza, 'Argia eta Betikoak taldearen ostean jasoko du testigua eta LAB sindikatuari nahiz Sorgin Jaiak eragileari pasa gero. Aurtengo protagonistak Ttakun KEk aurrera eramaten dituen zenbait egitasmoetako laguntzaileak izango dira.

Programa horietako batzuk dira Plaza Dantza, Titare jostungintza ikastaroa, sagardo dastaketako lantaldea, San Tomas azokako talogileak, Gabonen lagunak... Horien ordezkariek eramango dute lekukoa Urnieta bidean zehar. Ttakun KEk bere langile, bazkide eta elkartea osatzen dutenak gonbidatu ditu bertara igo eta elkarrekin lasterka egitera.

23. Korrika gaueko hamarrak aldera iritsiko da, Urnietatik. Gure herriko lehen lekukoa Argia-k, Antzak, Iametzak eta Betikoak taldeak hartuko dute eta euskara elkarteari pasako diote gero.

Erlazionatuak