Euskaldundu diren herritarrek hartuko dute hitza gaur

Txintxarri Aldizkaria 2024ko martxoaren 13a

Duela bi urte ere mahai inguru bat aurrera eraman zuten 22. Korrika herrira iritsi aurretik.

Korrika Kulturalak Ttakunenea elkartean egingo du geldialdia gaur arratsaldean, 18:00etan. Bea Egizabal clownak bakarrizketa saioa egingo du eta ostean hitzaldi bat aurrera eramango dute azken urteetan euskaldundu diren herritar batzuekin. Ekitaldia irekia dela nabarmendu dute antolatzaileek.