Korrikari buruzko erakusketa, datorren astelehenera arte zabalik

Txintxarri Aldizkaria 2024ko martxoaren 12a

Euskararen aldeko ekimen erraldoiari buruzko esposizio bat ondu dute herriko ikastetxeetako ikasleek. Antonio Mercero aretoan jarri dute ikusgai egindakoa eta astegunetan bisita dezakete herritarrek, 17:00etatik 19:00etara, doan. Erakusketaz gozatzeko azken eguna hilaren 18a izango da, astelehena.