23. Korrika hasteko zortzi egun geratzen dira. Euskararen aldeko ekimena Irunen hasi eta Baiona izango du helmuga aurten. Milaka kilometro egingo ditu Euskal Herrian zehar eta horietako hamasei Lasarte-Orian izango dira. Hilaren 19an, 22:00 aldera iritsiko da Urnieta bidetik eta Hipodromo etorbidean Zubietako herritarrei emango diegu lekukoa. Irudian herrian zehar egingo den ibilbidea eta kilometro bakoitzeko testigua eramango duen erakunde, elkarte edo taldearen izena duzue.