Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi omendu dituzte Teresategin

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 4a, 13:58

Joan den otsailaren 28an bete ziren 21 urte Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi hil zirela auto istripu batean, Almerian preso zegoen Juankar Balerdi ahaidea bisitatzera zihoazela. Egun horretan bertan egindako aitortza ekitaldiaren segida izan zen atzo eguerdian dozenaka herritarrek aurrera eraman zutena, Teresategi mendian. Bi lasarteoriatarrek gogoratzeaz gain, haien omenezko monolitoan larrosa bana utzi zuten.

Okendo plazatik eta Zabaletatik abiatutako zutabeek Teresategin bertan topo egin zuten. Omenaldiaren ostean, elkarrekin jaitsi eta auzo horretan hamaiketakoa egin zuten.