Sinopsia
Bizkarsoro herria ez da existitzen, eta, aldi berean, Euskal Herriko edozein udalerri izan daiteke Bizkarsoro. Bertan bizi diren herritarrak fikziozko pertsonaiak dira, eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira bizkarsorotarrak.
Josu Martinez zinemagile bilbotarrak zuzendutako film luzean 1914tik 1982ra gertatutako bost istorio kontatzen dira. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost narratiba dira, bost hamarkadatako kontakizuna.
Fitxa teknikoa
Zuzendaria: Josu Martinez. Gidoia: Josu Martinez. Argazkia: Hibai Castro. Musika: Joserra Senperena. Ekoizleak: Tentazioa, Adabaki Ekoizpenak, Gastibeltza Filmak. Herrialdea: Euskal Herria (2023). Iraupena: 82 minutu. Generoa: Drama. Aktoreak: Bea Kurutxarri, Martxela Aneva-Fuchs, Bixente Indart, Lea Campistron, Eneida Alfaro-Camus.