Elkarretaratzea egin dute Mendebaldeko Sahararen alde

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ots. 28a, 09:49

Okendo plazan egin zuten elkarretaratzea, bart iluntzean.

Dozena pare bat herritar eta udal korporazioko ordezkari jarri dira 'Maroko Saharatik at! Independentzia' lelodun kartelaren atzean, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutenetik 48 urte bete diren egun berean. 

Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria taldeak antolatutako ekintza izan da hori, eta ez bakarra, Kristina Berasain Tristan kazetaria gonbidatuko baitute bihar herrira, berriki argitaratutako Sahara, herri bat erresistentzian liburua aurkez dezan. Jalgi kafe antzokian izango da ekitaldia, 19:00etan.