Protokoloa abian jarri du udalak uholde arriskuagatik

Txintxarri Aldizkaria 2024ko otsailaren 27a

Azken egunotako euri jasen ondorioz hazita dago Oria ibaia, 4. maila ere gaindituta. Hori dela eta, uholde arriskua dagoenerako prestatuta duen protokoloa martxan jarri du udalak gaur goizean. Besteak beste, ibaiaren ondoan dauden garajeetatik ibilgailuak ateratzea gomendatu die herritarrei. Batzuk hasi dira honezkero Askatasunaren parkean edota Isla plazan aparkatzen.

Horrez gain, udaltzainak ibaiaren emaria kontrolatzen hasi dira eta beraiengana joan diren herritarrei egoerari buruz informatzen. Esan bezala, Oriaren inguruan dauden garaje eta aparkalekuetatik ibilgailuak ateratzen hasi dira bizilagun batzuk. Udalak baimena eman die Okendo plazan, Askatasunaren parkean nahiz Isla plazan uzteko alerta laranja aktibatuta dagoen bitartean. Halaber, ibaiaren emariari erne egoteko eskatu die eta egoerak okerrera egiten badu "abisurik itxaron gabe jokatzeko" auto edo bestelako jabetzak arriskuan badituzte.

Erlazionatuak

Oria ibaia hazita dago

Txintxarri Aldizkaria 2024 ots 27 Gizartea

Urduritasuna baino, kuriositatea, oraingoz

Txintxarri Aldizkaria 2024 ots 27 Gizartea