Egitaraua
- Martxoak 1, ostirala, 20:00etan, kultur etxeko auditorioan: Bizkarsoro filmaren emanaldia. Ostean, zuzendari Josu Martinezekin solasaldia egingo dute. Okendo Zinema Taldearekin elkarlanean antolatutako jarduera da.
- Martxoaren 4tik 18ra, Antonio Mercero aretoan: herriko ikastetxe guztietako ikasleek prestatutako erakusketa, Korrikari buruzkoa.
- Martxoak 13, asteazkena, 18:00etan, Ttakunenea elkartean: Bea Egizabal clownaren bakarrizketa eta solasaldia, euskaldundu egin diren zenbait lasarteoriatarrekin.
- Martxoak 16, larunbata, 17:45etik aurrera, Okendo plazan eta kultur etxean: 23. Korrikaren aurkezpen gala. Ekitaldia hasi aurretik Xumela koruak zenbait kantu abestuko ditu Okendon eta gero kalejira egingo dute kultur etxera arte. Bertan aurkeztuko dute lasterketa. Besteak beste, hauek parte hartuko dute: Erketz dantza taldea, Xumela korua, bertsolariak, Alboka abesbatza, Jalgune elkartea eta Kukuka antzerki eta dantza eskola. Emanaldien ondoren petoak banatuko dituzte.
- Martxoak 17, igandea, 12:30ean, kultur etxean: Ez da kasualitatea bertso saio musikatua. Oihana Iguaran, Ane Labaka, Onintza Enbeita eta Miren Amuriza ariko dira bertsotan eta Maite Berriozabalek jarriko dizkie gaiak. Gari Otamendi eta Ixak Arruti izango dira musikariak.
- Martxoak 19, asteartea, egun osoan zehar, KORRIKA EGUNA
- 11:00etatik 12:00etara, erdigunean barrena, Korrika txikia.
- 17:00etatik aurrera, Okendo plazan, haurrentzako jolasak Ostadar SKTren eskutik. Porrotx pailazoak enparantza alaituko du.
- 17:30etik 19:30era, Okendon, Zirku Tailerra. Lau gune izango ditu.
- 19:30ean, Okendon, pintxo dastaketa, herriko elkarte gastronomikoen eskutik.
- 19:30etik 21:00etara, herriko kaleak alaituko dituzte Oaintxe in deu! txarangak eta herriko txistularien taldeak.
- 22:00ak aldera, 23. Korrika iritsiko da herrira, Urnietatik.