Desberdintasunari buruzko komedia beltz bat, larunbatean kultur etxean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko otsailaren 22a

Asier Sota, Asier Hormaza eta Ramon Ibarra aktoreak, antzezlanaren une batean. Argazkia: Ados Teatroa.

Ados Teatroa konpainiak 'Lagun beltz asko' antzezlanaren emanaldia egingo du larunbat honetan kultur etxean, 20:00etatik aurrera. Sarrerek 6 euro balio dute eta Kutxabank Sarrerak atari digitalean nahiz areto horretako leihatilan eros ditzakete herritarrek.

Fitxa teknikoa

Honela definitu dute Lagun beltz asko antzezlana Ados Teatroa konpainiako kideek: "Gure sinesmen eta printzipioen flotazio lerroari zuzenean begiratzen dio kontakizunak. Dramaturgia probokatzailea da, elkarrizketa biziz betetakoa eta barretik dramara etengabe igarotzen dena".

• Gidoia eta zuzendaritza: Garbi Losada.

• Jatorrizko istorioa eta ekoizpen exekutiboa: Jose Antonio Vitoria.

• Antzezleak: Ramon Ibarra, Asier Hormaza eta Asier Sota.

• Argiztapena: Xabi Lozano.

• Eszenografia eta jantziak: Ikerne Gimenez.

• Jatorrizko musika eta soinu espazioa: Javier Asin.

• Iraupena: 70 minutu.

• Generoa: Komedia beltza.

Erlazionatuak