Gizonek euren subjektu izaerari buruz hausnartuko dute gaur Oriarte Landaberri institutuan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko otsailaren 15a

Borobileanek urtarrilean antolatutako saioan osasun sistema publikoari buruz jardun ziren.

Borobilean Elkarteak eta Hiruki Larroxa kooperatibak 'Gizonak parekidetasunaren bidean: aukerak eta korapiloak' hitzaldi-tailerra aurrera eramango dute gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Oriarte Landaberri institutuan. Saioa irekia da.