Bertso bazkari literariorako txartelak salgai jarri ditu literatur txokoak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urt. 29a, 11:11

Literatur txokoak jakinarazi du otsailaren 17an egingo duela urteroko topaketa berezia, bertso bazkari literarioa. Xirimiri elkartean izango da, 14:00etan. Txartelek 25 euro balio dute (langabetuenek, 20) eta Jalgi, Ilargi nahiz Tiburtzio Artizar tabernetan eros ditzakete herritarrek. Taldearen dinamizatzaile den Aintzane Usandizagak jarriko dizkie gaiak Ane Labaka, Uxue Alberdi eta Maialen Lujanbio bertsolariei.

Erlazionatuak

Irakurleen mezan, bertsolariak idazle

Maitane Aldanondo 2023 ots 13 Kultura