Eider Redondo, Euskadiko txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 5a

Eider Redondo (argazkian erdian), Esuakdiko txapelketako podiumean. Arg: G. Redondo.

Amaitu berri den Euskadiko proba konbinatuen lehiaketan lasarteoriatar bat izan da 16 urtez azpiko podiumaren gorenean, Eider Redondo

Ostadar SKTko atletak lehiaketa egonkorra egin du eta lehen postuetan izan da lehiatutako bost probatan. Saskibaloi neurketak eman dio hasiera 2024 urteko lehen kirol jardunaldiari  berrian aurreratu moduan, 60 metro hesi lasterketan bigarren (9,87) sailkatu da Redondo eta altuera jauzian (1,39 m.) zein pisu jaurtiketan (8,57 m.) hirugarren amaitu du lehia. Luzera jauzian ere bigarren (5,10 m.) postua eskuratu du eta 600 metro lasterketako garaipenak eman dio txapela herritar gazteari.