Saskibaloi neurketak eman dio hasiera 2024 urteko lehen kirol jardunaldiari

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 5a

Ostadar Junior Errendimendu taldearen norgehiagokako irudia.

Maialen Chourraut kiroldegian eta Michelin kirol gunean saskibaloi zein futbol ligako neurketetaz gozatu ahalko da zenbait mailatan, futboleko kadete mailako derbia barne. Kanpoan ere izango dira lehiak eta atletek euren onena emango dute hainbat probatan. Gabonetako Areto Futboleko irabazleak ere erabakiko dira igandean

Ostadar Saskibaloi ataleko Junior Errendimendu Zilar taldeak eman dio hasiera gaur goizean lehiari. Atletico San Sebastian AIa taldearen aurka neurtu ditu indarrak eta ederki hasi du urte berria Andoni Alduncik zuzentzen duen taldeak; 49-28 gailendu da.

Donostiako Antonio Elortza belodromoan Ostadar Atletismo taldeko Eider Redondo proba konbinatuen Esukadiko txapelketa hasi berri du. Pentatlonari egingo dio aurre gazteak eta oraingoz, 60 metro hesi lasterketan bigarren postua (9,87) eta altuera jauzian zen pisu jaurtiketan hirugarren izan da talde urdin beltzeko atleta. Luzera jauzia eta 600 metroko lasterketa izango dira gainerako probak.

Horrez gain, herriko hainbat lasterkarik LXXX. Juan Muguerza Nazioarteko krosean parte hartuko dute igandean.

Futbola

Herriko futbol taldeetako hainbat mailatan ere neurketak izango dituzte eta horietako batzuk igandean, Michelin kirol gunean jokatuko dira. Kadete I. mailako Ostadar SKT B - Texas Lasartearra CF derbia izango da lehena, 9:45ean; jarraian Ohorezko kadete mailako Ostadar SKT - Orioko jokatuko da. 13:15ean, Jubenil 1. mailako norgehiagoka izango da, Ostadar SKT C - Intxurre B eta 15:10ean, Erregional 1. mailako taldeak emango dio amaiera asteburuari, Ostadar SKT - Intxurre.

Kanpoan, berriz, Idiazabal - Texas Lasartearra CF partida izango da Erregional 1. mailan. Jubenil 1. mailako Oiartzun C - Ostadar SKT B eta Euskalduna B - Texas Lasartearra CF ere lehiatuko dira. Kadete 1. Mailan Urnieta B - Ostadar SKT C eta talde urdin beltzeko kadete neskek ere Urnietara egingo dute bidaia.

Areto Futbola

Horiez gain, Eguzki Areto Futbol taldeak antolatutako Gabonetako txapelketa azken fasera iritsi da. Atzo honako finalerdiak jokatu ziren:

Benjamin maila Alebin maila Infantil maila

Andoain Team 2 - 1 Okendo United

Superlagunak 2 - 0 Ausartak

Eguzki FC24 15 - 1 Okendo FC

Okendo Team 5 - 2 Euskalduna junior

Euskaldunakoak 2  - 3 Best juniors

Los Fiscochasis 11 - 0 Los Aspitos

Igandean, Maialen Chourraut kiroldegian izango dira finalak, 9:30etik aurrera eta aurtengo irabazleak ezagutuko dira.