Xixuko ahateak eskerrak eman dizkie ikasleei, marrazkiengatik

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abe. 21a, 07:30

"Oso gustura" ibili da Xixuko ahatea Garaikoetxea-Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeetan, aste honetan. Bateko zein besteko ikasleen marrazki mordoa bildu ditu, igande honetan herritarrek Okendo plazan ikusgai izango dituztenak. Horri lotuta, gogoratu du Olentzero, Mari Domingi eta lagun gehiago egun horretan etorriko direla Lasarte-Oriara, goizean.

Hau da iganderako Ttakun Kultur Elkarteak prestatu duen egitaraua, pertsonaia horiei guztiei harrera beroa egiteko:

  • 11:00etan, kantu jiran aterako dira herriko ikastetxeetako haurrak. Erdigunean barrena ibiliko dira.
  • 12:00etan, desfilean aterako dira Loidibarren frontoitik Olentzero, Mari Domingi eta lagunak.
  • 12:30ean, Okendo plazara iritsi eta emanaldi koloretsua egingo dute Porrotx pailazoarekin batera.
  • 13:00etatik 15:00etara, Antonio Mercero aretoan, Olentzero eta Mari Domingi haurrekin izango dira eta haien eskutitzak jasoko dituzte.