Makina bat ekimen prestatu ditu Ttakun Kultur Elkarteak aurtengo Eguberrietarako. Kanal honetan bildu dugu horiei buruzko informazioa.
Xixuko ahateak ikastetxeetan jasotako marrazkiak, TXINTXARRI-ren webgunean ikusgai

Txintxarri Aldizkaria 2023 abe 27 Kultura

Olentzero eta Mari Domingi gure herrira etorri aurretik Garaikoetxea-Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeetan izan zen Xixuko ahatea, ikasleekin hizketan eta haiek egindako marrazki ederrak biltzen. Horiek guztiak TXINTXARRI aldizkariaren eskuetan jarri ditu orain, eskaneatu eta bere atari digitalean ikusgai jartzeko.