Herritar batek luzaroan gorde zuen argazki hori etxean, oroimen historikoaren alde lan egiten duen eragile horren eskuetan jartzea erabaki zuen arte. Horiek zabaldu egin zuten eta gaur egun irudi "ospetsua" dela jakinarazi dute Islada Ezkutatuakeko kideek.
Urtarrilaren 14an aurrera eramango duten ekitaldiarekin, antolatzaileen asmoa da "auzo borrokalari bat" omentzea, irudi horrek "ongi" islatzen duelako oriatarren "izpiritua" zein den. "Frankisten inbasioari eusteko lehen lubakiak haiek eraiki zituzten eta bakoitzak etxean zuenarekin egin zieten aurre". Horrez gain, langile mugimendua oso indartsua zen bertan, antolatzen zituzten mitinak Gipuzkoan erreferente izateraino. Are gehiago, Errusia txikia ezizenez ezaguna zen garai horretan.