Uxue Alberdiren lekukoa hartuta, Aintzane Usandizaga herritarra ari da aurten talde hori dinamizatzen. Egitasmo hori zertan den ezagutarazte aldera, hona hemen aldizkari honi urri hasieran eskaini zion elkarrizketa.
Solasaldi horretan, besteak beste, adierazi zuen "liburuez eta elkarrizketez taldean gozatzeko espazio bat" dela irakurle txokoa. Hori bera egingo dute gaur arratsaldeko saioan ere. Bestalde, partaideek iragarri dute abenduko saioa lotuta dutela honezkero: hilabete horretako 19. egunean izango da, asteartearekin, kultur etxeko 3. solairuan, 18:30etik aurrera. Bihurguneko nasa eleberriaz jardungo dira, Uxue Apaolaza egilearekin batera.