Agerraldi horretan, aipatutakoaz gain, nor omenduko duten jakinarazi dute: Azterketak Euskaraz kolektiboa. Horrekin, aitortu nahi dute Ipar Euskal Herriko gazte ugarik baxoa eta brebeta izeneko azterketak euskaraz egin ahal izateko egindako borroka. "Euren ikasketen une oso erabakigarri batean, gazte horiek herritar euskaldun gisa dagozkien hizkuntza eskubideak aldarrikatzeko hautua egin dute, jakinda kaltetuak izango direla beraien kalifikazio eta emaitza akademikoak", nabarmendu du Elordik.
TXINTXARRI-k gertutik jarraituko ditu 23. Korrikari buruzko albisteak eta ibilbide osoa nolakoa izango den iragarri bezain laster emango du horren berri. Horrekin batera, ekimen horri buruzko informazio guztia jasoko duen kanal berezi bat sortuko du.