"Bizitza sostengatzeko ezinbestekoak diren zaintza lanak, egun feminizatuak, ikustezinak, prekarizatuak eta pribatizatuak" daudela nabarmendu dute elkarte horretako kideek, eta "emakumeen esplotazioan" oinarritzen direla. Eskubide hori "aitortua eta bermatua" ez dagoen arren, "bizimodu duin baterako ezinbestekoa" dela uste dute. Horren harira, hauek dira aipatu saioan aurrez aurre jorratuko dituzten galderetako batzuk: egun pribatua izatera mugatzen den eredua eraldatzeko, zer egin? Nondik jo? Zer irudikatu?