Euskal Jaiko bazkarirako oharrak eman dituzte antolatzaileek

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 7a, 10:50

Euskaltzaleak bildu eta saretuko dituen ekimena aurrera eramango dute larunbat honetan: Euskal Jaia. Ttakun Kultur Elkarteak eta herriko zenbait eragilek egitarau oparoa prestatu dute, udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin. Jardueretako bat izango da herri bazkaria, 14:00etan Okendo plazan. Izen ematea irekita dagoela gogorarazi dute antolatzaileek, 3 euroren truke.

Larunbatean 90 pertsonarentzako mahai eta aulkiak jarriko dituzte antolatzaileek. Lekua ziurtatzeko, beharrezkoa izango da aurretik erreserba egitea, 3 euro ordainduta. Horrela, edaria eskuragarri izango dute (ura, sagardoa eta ardoa) eta edalontziak, platerak, mahai tresnak (koilara, sardeska eta labana) nahiz ahozapiak. Gogorarazi dute jatekoa norberak eraman beharko duela.

Erlazionatuak

Egun osoko festa izango da Euskal Jaia

Txintxarri Aldizkaria 2023 urr 27 Euskara