Egun osoko festa izango da Euskal Jaia

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urriaren 27a

Okendon bazkalduko dute, 14:00etan. 80-90 pertsonentzako tokia dago. Antolakuntzak aulki, mahai eta edatekoak jarriko ditu. Jatekoa, berriz, norberaren kontu.

Euskal Jaia ospatzeko egitarau oparoa prestatu du Ttakun Kultur Elkarteak, herriko zenbait eragileren eta Lasarte-Oriako Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin. Azaroaren 11n izango da ekimena, larunbatarekin.

Egitaraua

  • 10:15etik 13:00etara, Okendon, herrikoak diren artisau eta ekoizleen produktuen azoka aurrera eramango dute. Euskararen erabilera bermatuta egongo dela azpimarratu dute antolatzaileek.

  • 10:15ean, Okendotik abiatuta, herriko txistulariek diana egingo dute.
  • 12:00etan, Okendon, Plaza Dantza egitasmoko lagunek muxiko eta euskal dantzen saioa egingo dute.

  • 13:00etan, Okendotik irtenda, Ttirriki Ttarrakako trikitilariek kalejira egingo dute.

  • 14:00etan, Okendon, herri bazkaria, 80-90 pertsonentzat. Antolakuntzak mahai, aulki eta edariak jarriko ditu, eta, jatekoa, norberaren kontu.

  • 16:00etatik aurrera, Okendon, jantzi tradizionalen desfilea.

  • 17:30ean, Jalgi kafe antzokian, bakarrizketa bat egingo du Bea Egizabal umoristak, Solaskide euskaraz hitz egiteko egitasmoa ardatz hartuta.

  • 18:30etatik aurrera, Jalgitik abiatuta, pintxo potea izango dute herritarrek, euskal giro ederrarekin. Oaintxe in deu! txarangako lagunek animatuko dute ekitaldia.